Argazkiak aurkezteko bi egun geratzen dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 5a, 00:00

Mendiriz Mendik 41garren aldiz antolatu du argazki lehiaketa eta gaur edo ostegunean eraman behar dira bulegora.

Mendiriz Mendik, aurten, argazki lehiaketaren 41garren edizioa jarri du martxan. Gaia librea da, eta argazkiak Mendiriz Mendiko lokalera eraman behar dira, osteguna baino lehen. Astelehen eta ostegunetan, gaueko 20:00etatik 21:00etara bitartean,  dira lanak aurkezteko bi egunak. Beraz, gaur edo osteguna dira azken bi egunak.


Hori bai, akinarazi dute, «elkarteko bazkideez gain, Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek har dezaketela parte». Gehienez, sei eta gutxienez hiru argazki aurkeztu behar dira, eta horietatik batek «Hernanikoa izan behar du». 


CD edo USB batean entregatu behar dira argazkiak, eta horrez gain, partaidearen izen abizenak, telefonoa eta aurkezten diren argazki kopurua adieraziz.
Kalitate haundiko TIFF edo JPG formatuan aurkeztu behar dira argazkiak. Banatuko diren sariak, 75 eurotakoak izango dira, eta Trofekoak ere banatuko dira. Guztira bost sari izanik: Hernani; Mendia; Paisaia; Herrikoiena; Bilduma hoberena.

15 argazki herrikoian
Epaimahaiak 15 argazki aukeratuko ditu herrikoiena bozkatzeko. «Sari honen irabazlea aretoan dauden pertsonek erabakitzen dute». Beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak ez direla onartuko ere jakinarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!