Udala

BTT ikastaroa bihar eta tatuaje ikastaroak asteazkenean hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 4a, 00:00

Biterin eskaintzen dira kultura ikastaroak eta tatuajearenak asteazkenero dira 18:00etatik 19:30etara. Abendura arte luzatuko dira.

Ikasturtearekin batera Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak herriko nerabeei zuzendutako hainbat ikastaro eskaintzen ari da. Helburua da zaletasunak garatu edo berriak topatzea. Ikastaro guztiak modu seguruan garatu ahal izateko prestatu dira. 


Irailean zehar egin dira batzuk eta bihar bertan hasiko dira urrikoekin. BTT (mendiko bizikleta) ikastaroa bihartik ostiralera eskainiko da arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.


Asteazkenean berriz kultura ikastaroei ekingo zaie. Tatuaje diseinu ikastaroa asteazkenetan eskainiko da 18:00etatik 19:30etara, Iñaki Urruzola tatuaje egilea eta  diseinatzailea  izango delarik irakaslea.


Biterin kultur etxean eskainiko da ikastaroa eta ordu eta erdiko 10 saioa izango dira guztira. Asteazkenean urriaren 7an, 14an, 21ean, 28an, azaroaren 4an, 11ean, 18an eta abenduaren 2an, 9an eta 16an izango dira saioak. Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa da.


Ikastaroaren helburua da tatuajearen jatorria eta estilo nagusiak ezagutzea, baina, batik bat, tatuaje diseinuak sortzea eta norberaren marrazteko era garatzea tatuajearen mundura bideratuz. 


'Mindfulness' ikastaroa hasi zen larunbatean
Mindfulness ikastaroa larunbat goizetan izaten 11:30etatik 13:00etara eta pasa den larunbatean hasi zen. Baraka Psikologia Integraleko Institutuko kide den Danel Iñurritegui da irakaslea.  


Ikastaroaren helburua izango da arreta osoaren praktika, meditazio bidez, zein den ezagutzea, ulertzea eta barneratzea. Alde batetik, norberaren egunerokotasunean zein onura lor daitezkeen ezagutzeko aukera eskainiko da eta, bestetik, onura horiek lortzeko behar diren gaitasunen entrenamendua zein nolakoa izan behar den. 


Ordu eta erdiko 7 saio gerazen dira. Urriaren 10ean, 17an, 24an eta arazoaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak. Ikastaroaren prezioa 22 eurokoa da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!