Hirugarren Denontzat Race lasterketa ospatuko da, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 4a, 00:00

Parte-hartzaileetako bat oztopoa gainditzen, 'Denontzat Festival' lasterketan.

Eguerdiko 12:30etan hasiko da lasterketa,  egoerak eskatutako segurtasun-neurriak «bermatuta».

Eguraldi kaskarra aurreikusita badago ere, euria beste oztopo bat soilik izan da parte-hartzaileentzat. Maiatzean bertan behera gelditu zen arren, gaur ospatuko da hirugarren Denontzat Race lasterketa Hernanin, eguerdiko 12:30etatik aurrera. Dortsalak 08:00etatik 11:30etara bitartean banatuko dira, eta 11:30etan bilera informatiboa egingo dute. Lasterketa amaitzean banatuko dituzte sariak, 14:30ak aldera.

 

Arau ezberdinak, kategoria bakoitzerako

Eliteko kategoria eta kategoria herrikoia izango dira lasterketan. Lehenengoan lehiatuko diren parte-hartzaileak «derrigortuta» daude oztopo guztiak gainditzera, edo gainditu gabeko oztopoari dagokion «zigorra» betetzera. Eta alderantziz, kategoria herrikoieko parte-hartzaileak ez daude behartuta oztopo guztiak gainditzera edo zigor hori betetzera. Hala ere, kategoria honen filosofia «oztopoak gainditzea eta gaitasunak frogatzen saiatzea da», azaldu dute lasterketako arduradunek.

Jende pilaketak saihesteko, ikusleek antolatzaileek ezarritako protokoloa bete beharko dute instalazioetara sartzeko, «baimendutako edukiera bete arte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!