Itxialdi ostean, Hernaniko merkataritza eta ostalaritzak, beherakada haundia izan du, hala ere, Tripontzi Jatetxeak dio, jada martxa hartua dutela «pixkanaka izan da, baina jendea etortzen da. Hasieran beldur gehiago zegoen, orain jendea lasaiago dator».
Covid-19aren eraginez, hainbat prebentzio neurri hartu behar izan dituzte Tripontzin ere, maskarilen erabilera, distantziak, higienea, «aforoa ere murriztu egin dugu». Eta gaineratu dute ez dela erraza izan, «lan eta sanidadeak jarritako neurriaren arteko oreka bilatzea ez da xamurra».
Menuaren aldetik, ez da aldaketarik egon «orain arte moduan jarraitu dugu», Tripontzik sukaldaritza tradizionalaren alde egin du apustu, «jendearengadik gertuago gaude gainera, jendeari asko gustatzen zaio betiko sukaldea, eta guk hori eskaintzen dugu».
Tripontzik eskaintzen duen berezitasuna, arraia da, «eta txuleta ere bai, noski». Eguneko menuez aparte, karta ere badaukate. Bazkaltzeko zein afaltzeko, Tripontzi Jatetxeak aurrez erreserba egitea gomendatzen du, telefono honetara deituz, 943 55 57 24 edo jatetxera bertaratuz. Bazkaltzeko ordutegia 13:00etatik 15:00etara da, eta gaueko txanda 20:00etatik 23:00etara.