Kulturaz bustitzen jarraitzeko aukera, urrirako antolatu den kultur ekintzen programazioarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 3a, 00:00

Udazkenerako kultur programazio zabala antolatu da Hernanin, eta hilabete honetan ere zer egiteko mordoa izango da. Erakusketak, literatur solasaldiak, antzerkiak... adin guztietako herritarrentzat prestatu dira kultur ekintzak.

Urriko hilabeterako ere hamaika egiteko antolatu dira kultur ekintzen programazioaren barruan. Adin guztietako herritarrentzat pentsatutako ekitaldiak dira, eta hileko azken egunera arte egingo dira. Antzerkia, zinea, musika, dantza, hitzaldiak,  azokak, erakusketak, mintegiak... denetarik egiteko aukera izango da herrian.

Kultur ekitaldietako batzuetarako beharrezkoa izango da aurretik sarrerak eskuratzea. Zehazki, bi kasuetan izango da: urriaren 23ko Kostaldeko soinuak diskoaren aurkezpenaz gozatzeko, sarrerak Biterin egongo dira salgai; eta bestalde, urriaren 31ko Loo haur antzerkirako ere aurretik erosi behar dira sarrerak, eta urriaren 21etik aurrera egongo dira eskuragai.

Bestalde, antolatu diren kultur ekitaldietarako, aldez aurretik gonbidapenak eskuratu behar dira. Izan ere, se­gur­tasun neurriak direla eta, afo­ro­a kontrolatu behar da. Horrekin batera, Biterin antolatu diren emanaldietarako, areto nagusiaren edukiera, %60era murriztu da. Horregatik, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke, eta blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.

 

Migrazineak, 5 saio

Migrazioaren gaia lantzeko asmotan, bost saio antolatu dituzte hilabete honetan: urriaren 7an, 14an, 15ean, 21ean eta 28an. Filmak proiektatuko dituzte Biterin, eta gero solasaldia izango da. Green Book, O los tres o ninguno, The big sick, El médico africano eta Diamantes negros pelikulak izango dira, eta arratsaldeko 18:00etan eta 18:30etan hasiko dira, egun bakoitzaren arabera.

 

Jardunaldi bereziak, urrian

Buruntzaldeako Udalak bi jardunaldi antolatu ditu, Zaintza lanen demokratizaziorantz izenburupean. Lehena urriaren 23an izango da, Milagrosan, 17:00etatik 20:00etara. Eta bigarrena Biteri Kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Saioak euskeraz zein gazteleraz izango dira, eta itzulpen zerbitzua izango da, behar duenarentzat.

 

URRIA

1 Hitz-Andana. Erriman bi oinetan. Haatik dantza konpainia, 20:00

2 Hitz-Andana. Nola gorde errautsak kolkoan eztulik egin gabe. Miren Agur Meabe, 20:00

3 San Joan Bataiatzailearen elizan bisita komentatua. OndarHernani, 12:00

7 Migrazinea: Green Book. Amher, 18:00/18:30

10 Bigarren eskuko azoka

13 Emakumeen euskal literatura: Atertu arte itxaron. Kattalin Miner. 19:00

14 Literatur solasaldia: Cuando sale la reclusa. Fred Vargas. Amaia Garcia, 19:30 

16 Hernani Mugimenduan argazki lehiaketan aurkezteko azken eguna

17 Alde zaharrean bisita komentatua. OndarHernani, 10:00 euskeraz; 12:00 gazteleraz

20 Diana berezia. Txistulari Banda, 11:00

20 Gu orduko hauek. Garazi Arrula. Ane Mayoz, 19:00.

22 Nafarroa, euskal estatua 2020an? Iñigo Larramendi, 19:30

23 Kostaldeko soinuak: Juan Mari Beltran. San Joan Konpartsa, 12:30

23 Zaintza lanen demokratizaziorantz. Buruntzaldeko Udalak, Milagrosan, 17:00-20:00

24 Zaintza lanen demokratizaziorantzarantz. Buruntzaldeko Udalak, Biterin, 10:00-14:00

29 Akitania-Baskoniako dukerria. Hernani Errotzen, 19:30

31 LOO. Haur antzerkia. Ponten Pie, 11:00/12:30.

AZAROA

10 Fadoak entzuten zituen gizona. Antzerkia. Xake produkzioak, 20:00

11 Ni munduko txarrena. Antzerkia. Vaivén producciones, 20:00

12 Quitamiedos. Antzerkia. Kulunka Teatro, 20:00

16 Emakumeen euskal literatura: Hezurren erretura. Miren Agur Meabe. Kattalin Miner. 19:00

17 Zure hatzaren ez galtzeko. Itxaro Borda. Añe Mayoz, 19:00

18 Las llamadas perdidas. Manuel Rivas. Amaia Garcia, 19:30

21 Gizon zoriontsuaren alkandora. Haur antzerkia. Paraiso Antzerkia, 12:00

26 Idoia Asumendi + Beste urtaroak. Katapulta Zirkuitua, 19:30

27 Saio Linbikoa. Sara Zozaya, 20:00

ABENDUA

9 Emakumeen euskal literatura: Umeek gezurra esaten dutenetik. Uxue Apaolaza. Kattalin Miner, 19:00

12 O! Haur antzerkia. Eliralekonpainia, 11:00/12:30

15 Lehertu da festa. Eneko Aizpurua. Ane Mayoz, 19:00

16 Apegos Feroces. Vivian Gornick. Amaia Garcia, 19:30

17 Loreak eta zauriak. Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Pugés, 18:00

29 Hansel eta Gretel. Haur antzerkia. Borobil Antzerkia, 20:00

2020/01/4 Kotondarrak. Haur antzerkia. Anita Maravillas, 18:00

ERAKUSKETAK

Irailak 18-urriak 16 Zura. Egurrezko eskulturak. Gotzon Huegun

Urriak 19-23 Euskal jantziak. San Joan Konpartsa

Azaroak 10-24 Pintura. Txaro Peña eta Bost emakume Artean

taldea

Arazoak 27-abenduak 11 Margoak. Arantxa Agirre

Abenduak 15-30 Argazkiak. Felix Etxeberria

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!