Dagoeneko 4.155 bono saldu dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 00:00

Erosketa bonuen kanpainaren bigarren txanda harrera ona izaten ari da. Kanpainaren lehenengo txandan -ekainean- baino saltoki gehiago parte hartzen ari dira; 16 establezimendu gehiago, alegia. Guztira, 170 negozio daude kanpainari atxikita. Bigarren txanda honetan 6.000 bono jarri dira salgai eta dagoeneko 4.155 saldu dira. Urriaren 9a arte izango da bonuak erosteko aukera, eta urriaren 31 arte izango da bonu horiek dendetan erabiltzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!