Enaitz Goñi, Asturiasko azken zeharkaldian garaile

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 00:00

Enaitz Goñi, erdian, bigarren, hirugarren laugarren eta bosgarren sailkatuen ondoan.

Enaitz Goñik San Lorenzoko itsas zeharkaldia irabazi zuen igandean Gijonen. Asturiasen antolatu den urteko azkena izan zen. Aurtengo denboraldian ez da itsas zeharkaldirik antolatu Gipuzkoan eta Euskal Herrian bakarra, baina Asturiasen mordoa antolatu dira. Enaitz Goñik bere lehendabiziko eta azken trabesian igeri egin zuen nagusitasunez irabaziz. Luis Goñik Master mailan irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!