Kz Gunean zuzeneko hitzaldiak urrian zehar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 00:00

Gaur argazki mugikorreko aholkuak emango dira gaztelaniaz 18:00etatik 18:30etara YouTubeko kanalean. 

Hernaniko KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute urrian YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez https://www.youtube.com/user/KZguneaTICvideo/videos?view=2&flow=grid. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.
Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratzen dira. Informazio guztia eskuragarri dago https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zuzeneko-hitzaldiak estekan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!