'La boda de Rosa' eta 'Turuleka oiloa' pelikulekin itzuliko da bihar zinea, Biterira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 00:00

'Turuleka oiloa' pelikula, etzi eta igandean, eskainiko da Biterin 16:30etan hasita.

Biteriko aretoaren edukiera gehienez 136 ikusletara mugatu da, eta blokeatutako besaulkiak ezingo dira erabili.

Denboraldiko lehen zinema saioak bihar hasiko dira, eta ohi bezala astelehenera bitarte eskainiko dira filmak, astelehenean ikusleen eguna izanik. Koronabirusak sortutako pandemiaren eraginez, martxoan bertan behera geratu zen zinea Biterin eta orain berreskuratu da berriz ere.

Bihartik aurrera La boda de Rosa eta Tureleka oiloa filmak  egongo dira ikusgai. Ordutegiak eta egunak mantendu egingo dira. Honela, helduentzako saioak egongo dira ostiraletan 22:30etan, larunbatetan 19:30etan eta 22:30etan, igandeetan 19:30etan eta astelehenean 16:30etan.

Aste honetan aipaturiko La boda de Rosa eskainiko delarik. Larunbatean eta igandean, 16:30etan, haurrentzako saioa egongo da, aste honetan euskeraz Turuleca oiloa.

Neurri bereziak aretoan

Koronabirusa dela eta, areto nagusirako ezarritako arauak bete beharko dira. Sarrera eta irteeretan gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak eta segurtasun-tartea errespetatu beharko dira, ilarak sortuz gero bereziki.

Biteri kultur etxeko Aretoaren edukiera mugatua da, 136 ikusle gehienez, eta blokeatutako besaulkiak ezingo dira erabili. Emanaldian zehar maskara jantzita izan beharko dute 6 urtetik gorakoek, eta beraz, ezin da ez jan ezta edan ere filmak irauten duen bitartean. Irteera, berriz, modu ordenatuan eta kultur etxearen alboko ateetatik egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!