EAJk etxebizitza tasatuen kopurua haunditu nahi du Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 30a, 00:00

«Merkataritza lokalak etxebizitzetara igarotzea eta solairuartean edo lehen pisuetako lokalak merkataritzarako» ahalbideratzea eskatu du.

Badirudi egoitza Orkolaga 19ra aldatu izana errazagoa egiten ari zaiela hernaniarrei EAJ-PNVrekin harremanetan jartzeako. Oraingo honetan, «solairuartean edo lehen pisuetan dauden merkataritza-lokalei irtenbidea ematen saiatzeko» eskatu diete. «Bai eta, merkataritza-lokalak etxebizitzetara igarotzea arautzen duen ordenantzak aukera horretatik kanpo utzitako lokaletan, saltokiak jartzeko helburua lortu duen aztertzeko ere».

Hainbat hernaniarrek EAJ-PNVri eskatu diote beren lokalen arazoari irtenbidea bilatzen laguntzeko «solairuartean edo lehen solairuetan bulegoak, ile-apaindegiak, bulegoak eta abar bakarrik jar zitezkeen lokalen jabeak dira, eta gaur egun, ez dute etxebizitza bihurtzeko aukerarik. Uste dugu logikoa dela lokal horiek etxebizitza bihurtzeko aukera izatea. Gainera, ordenantzaren aldaketa egiten den bitartean, kale beretan edo aldamenekoetan kokatutako lokalak baztertzeko erabakia berriro aztertzea proposatuko dugu, lokal horiek etxebizitza bihur baitaitezke. Ez dugu uste lortu nahi zen helburua lortu denik, eta baztertutako guztiek edo gehienek itxita jarraitzen dute. Etxebizitza gisa egokitu ahal izateko lan egingo dugu» argudiatzen du Hernaniko EAJ-PNVk.

«Egungo egoera ikusita, beharrezkoa da ordenantza eguneratzea», eta EAJ-PNVren bozeramaileak honela azaltzen du: «Gure proposamenarekin, itxita dauden lokalei irteera ematen zaie, bizitegi-eraikinetan eta kalean bertan jarduerarik ez dagoelako; solairuartean eta jarduera duten lehen solairuetan dauden lokalen jabeei etxebizitza bihurtzeko eta beren jarduera kalean itxita dauden lokaletara eramateko pizgarriak ematen zaizkie, eta, azkenik, etxebizitza tasatuen kopurua haunditzea lortuko da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!