Presoak

Marta Igarriz aske utzi dute, 15 urte espetxean egin ondoren

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 29a, 12:38

Marta Igarriz presoa senide eta lagunekin, LogroƱoko espetxe atarian. Argazkia: Etxerat

Etxerat-ek jakinarazi duenez, Marta Igarriz Izeta euskal preso hernaniarra aske geratu da. 

Hamabost urte kartzelean egin ondoren, Logroñoko espetxetik irten da goizean, eta harrera egin diote senide eta lagunek espetxe atarian. 

2005 urtean atxilotu zuten hernaniarra, ETAko laguntzailetzat jota, eta hamabost urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 2018an bigarren gradua eman zioten eta irailean, Kataluniako Castelloko espetxean 11 urte egin ostean,  Logroñoko kartzelera mugitu zuten. Katalunian egon zen denbora horretan, bere ahizpetako batek, izebak eta amak istripu larria izan zuten, 2017an. Igarrizen amak saihets-hezurrak eta zerbikaletako orno bat hautsi zituen, eta beste bi zapalduta geratu zitzaizkion. Izebak bulaerrezurra hautsi zuen eta ahizpak, hainbat kolpe gogor jaso zituen.

Bigarren gradua jaso eta urtebete beranduago, 2019an, egun baterako ateratzeko baimena eman zioten. Hain justu, aukera hori Madrilek EPPk-ko kideei emandako lehena izan zen. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!