Migrazinea

Gaur 'Manzanas, pollos y quimeras' dokumentalak Afrikara hurbiltzen gaitu

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 29a, 00:00

Pasa den asteazkenean hasi zen Amherrek antolatutako Migrazinea ekimena, «migrazioaren gaiak dituzten filmak aztertu eta eztabaidatzeko saioetan» oinarriturik. Gaur, 18:30etan Biterin, Plaza Feministaren kolaborazioarekin batera, Inés Parísen dokumentala izango da ikusgai doan, Manzanas, pollos y quimeras hain zuzen. Dokumental honetan lanbide ezberdinak dituzten emakume afrikarrek, beraien migrazio-bizipenei buruz hitz egiten dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!