Udal Euskaltegia

Udal euskaltegian izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 29a, 00:00

Udal euskaltegiak atzo eman zion hasiera ikasturte berriari, baina matrikula epea bihar arte luzatu da. Izena emateko ordutegia honakoa izango da; goizez 09:30etatik, eguerdiko 13:30etara, eta arratsaldetan berriz, 16:30etatik 19:30etara. Hainbat modu daude izena emateko, bertaratuz egin daiteke, Karobieta auzoa 63 (anbulatorio zaharra). Helbide elektronikora ere idatzi daiteke, euskaltegia@hernani.eus edo 943 33 18 96 telefonora deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!