Mendirz Mendi

Argazki lehiaketan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 29a, 00:00

Mendiriz Mendik, aurten ere argazki lehiaketa jarri du abian. Aurtengoa 41garren edizioa izango da, eta Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek har dezakete parte. Gehienez, 6 eta gutxienez 3 argazki aurkeztu behar dira, eta horietatik batek «Hernanikoa izan behar du».  Gaia librea da, eta argazkiak Mendiriz Mendiko lokalera eraman behar dira, urriaren 8a baino lehen. Astelehen eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!