PSE-EEko zinegotzi berria, Jesus María López

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 00:00

Hernaniko PSE-EEko María Jesús Egido zinegotziaren lekukoa hartuko du, biharko plenoan Jesús María López hernaniarrak. 

Bihar, Osoko Bilkura egingo da Hernaniko Udalean, eta gai zerrenden artean, Hernaniko talde sozialista ordezkatuko duen zinegotzi berria izendatuko da, Jesús María López Sanchez hain zuzen.  Honek, María Jesús Egidoren lekukoa hartuko du, pasa den ekainaren 30ean dimititu zuen, bi legegintzaldi iraun ondoren zinegotzi gisa. 
Hori horrela, Ricardo Crespo, Hernaniko PSE-EEko bozeramaileak ohar batean, «ongi etorria eman dio zinegotzi berriari, udalbatzako kide gisa», eta eskerrak eman dizkio María Jesús Egidori, orain arte egindako lanagatik, erakutsitako konpromezuagatik, eta lankidetzagatik. 
Crespok azaldu du, «zinegotzi berria, hautagai independientea dela, politikan ibilbide luzea egindakoa». Eta gaineratu du eskarmentu eta harreman haundia duela auzo elkarteekin, «pertsona mugitua» da. 
Jesus María, 1976garren urtean jaio zen Hernanin, CAFeko elektrizista da, eta bere burua honela definitzen du: «errepublikarra, ezkerrekoa eta Hernaniko herritarren alde lan egiteko interesa duena». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!