MIGRAZINEA

Emakumeen arteko topaketa bihar, Migrazineak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 00:00

'Manzanas, pollos y quimeras' dokumetaleko irudia.

Bihar, arratsaldeko 18:30etan, Manzanas, pollos y quimeras dokumentala jarriko du Migrazineak Biterin, eta emakumeen arteko topaketa izango dela gaineratu nahi izan dute. 

Pasa den asteazkenean hasi zen Amherrek antolatutako Migrazinea ekimena, «migrazioaren gaiak dituzten filmak aztertu eta eztabaidatzeko saioetan» oinarriturik. 
Bihar, Plaza Feministaren kolaborazioarekin batera, Inés Parísen dokumenta­la izango da ikusgai, Manzanas, pollos y quimeras hain zuzen. Dokumental honetan lanbide ezberdinak dituzten emakume afrikarrek, beraien migrazio-bizipenei buruz hitz egiten dute. 
«Lali ginearra da. Espainiara etorri zen marinel batek kontatu ziolako gure herrialdean sagarrak baloiak bezain handiak zirela eta oilasko erraldoiak zebiltzala Kale Nagusian. Lali da beren errealitatea eta barne-barneko sentimenduak erakusten dizkiguten emakumeetako bat; beren bizi-proiektua, itxaropenak eta kimerak, Espainiako gizartean ahaztuta eta ikusezin dagoen emakume talde bati ahotsa eta aurpegia ematen dion dokumental honetan: Afrikako emakume beltzak, hain zuzen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!