ESNATU NAIZ

Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen 'show'a, etzi izango dute ikusgai hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 00:00
Andoni Mutiloa, promoziorako argazkian, Egiako labanderia batean.

Asteazkenean, Esnatu naiz ikuskizuna eskainiko du Andoni Mutiloa hernaniarrak, arratsaldeko 20:00etan hasita, Biterin. Kabaret honetan, antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu, identitatea, giza harremanak eta sexualitatea hizpide izanik. 

Esnatu naiz Kabareta izango dute hernaniarrek ikusgai, etzi. 
Izan ere, aspalditik izan du Andoni Mutiloak Hernanin ikuskizun hau eskaintzeko gogoa, eta heldu da momentua. Asteazkenean, antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa eskainiko baitu, Biterin arratsaldeko 20:00etan hasita, eta gainera, estreinaldia izango da, bertsio luzea aurkeztuko du lehen aldiz Hernanin.
Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen Kabaret honek, identitatea, giza harremanak eta sexualitatea izango ditu hizpide, besteak beste. 

Esnatu naiz, aurtengo Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren edizioko komedia finalista da, Andoni Mutiloa egilea izanik, Elur Etxea konpainiaren eskutik.

«Pello da protagonista, gaztea eta baserritarra, Pello konturatzen da bere egunerokotasunean ezin duela bera izan. Hor abiatzen da benetan nor den kontatzen, nondik datorren eta zer nolako bizipenak izan dituen ordura arte azken hamar urteetan. Obran ikusi daiteke zer bizipen eta aldaketa izan dituen Pelloren bizitzak maila pertsonalean, batez ere, eta profesionalean». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!