ERREMONTEA

Zazpigarren txapela etxera eraman du Urrizak, atzoko finalean sufrimenduz jokatu bazuen ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 27a, 00:00
Sufritu bazuen ere, Urrizak zazpigarren aldiz lortu zuen txapela.

Javier Urrizak irabazi zuen atzo, erremonteko banakako txapeldunaren zazpigarren txapela, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren. 

Atzo, erremonteko Kutxabank Torneoko finala jokatu zen, eta Urrizak lortu zuen garaipena. Iruñakoak asko sufritu zuen Endika Urrutia ausartari irabazteko, erresistentzia handia eskaini baitzion.
Txapelketa, «hotz» hasi zen, jokaldiko pare bat tantorekin, sake on batekin eta bi takorekin, 0 eta 5  galtzen hasi zen Urriza. 
Partida azkar joan zen, ia pilotarik gabe, eta hala gertatu zen 4 eta 9 egin arte. Hortik aurrera berotu egin zen Urriza, eta partida berri bat hasi zen, hala ere, Endikak serio eta indartsu jarraitzen zuen.
Urrizak garaipena lortu eta gero,  aitortu zuen asko sufritu zuela, «tentsioan eta deseroso egon naiz. Ez nuen bere lekuan jotzen, hala ere, borrokatuz 30 puntuetara heldu naiz», eta bere etorkizunari buruz ere jardun zuen, «oraingoz txapela dastatu behar dut, hau gozatu. Ikusiko dugu etorkizunean zer egin».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!