UDAL EUSKALTEGIA

Matrikulazio epea zabalik dago, Udal Euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 27a, 00:00

Hernaniko Udal Euskaltegian, oraindik plaza batzuk hutsik daudenez, matrikulazio epea zabalduko da, hilaren 30era arte . 

Udal  Euskaltegiak, bihar emango dio hasiera 2020-2021 ikasturteari. Hala ere, oraindik badaude plaza batzuk hutsik, eta horiek betetzeko asmotan, Hernaniko Udal Euskaltegiak, matrikulazio epea berriro zabaldu du. Honako hau, irailaren 30era arte egongo da, eta izena emateko ordutegia honakoa izango da; goizez 09:30etatik, eguerdiko 13:30etara, eta arratsaldetan berriz, 16:30etatik 19:30etara.
Hainbat modu daude izena emateko, bertaratuz egin daiteke, Karobieta auzoa 63 (anbulatorio zaharra). Helbide elektronikora ere idatzi daiteke, euskaltegia@hernani.eus edo 943 33 18 96 telefonora deituta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!