GOIZ EGUZKI

Gimnasia ikastaroa, Goiz Eguzkiren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 27a, 00:00

Aurtengoan ere, Goiz Eguzkik kiroldegiarekin bat eginez, gimnasia ikastaroak antolatu ditu, eta bihar hasiko da izen emate epea.

Aurtengo egoera arraroa bada ere, Goiz Eguzkik ez du hutsik egin, eta gimnasia ikastaroak antolatu diru, urtero moduan, Hernaniko Kiroldegiarekin elkarlanean. Ikastaroa 2020ko urritik, 2021eko ekainera bitartean egingo da, astelehen eta ostegun goizetan. 


Gainera, joan den urtean parte hartu zuten bazkideei telefonoz deituko zaie, «ikastaro berri honetara joateko asmoa duten galdetuz». 


Izena emateko epea, bihar hasiko da, eta hilaren 30ean amaitu. Arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara bitartean Goiz Eguzkiko telefonora deitu beharko da 943 55 10 32 zenbakira, hain zuzen.
Gimnasia ikastaroko txanda bakoitzean 25 pertsonako aforoa jarri dute, «plaza hauek betetzen badira, zozketa bidez esleituko dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!