UDALA

Elkar laguntza eta ikasketa saioak, herriko merkatari eta ostalarientzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 27a, 00:00

Hernaniko Udalak, elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak antolatu ditu, Hernaniko merkatari eta ostalari guztientzat. 

Hernaniko merkatari eta ostalarientzat, elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak antolatu ditu Hernaniko Udalak. Saio hauek Aran Erasun coach eta trebatzaileak zuzenduko ditu, eta doakoak izango direla azaldu du Udalak.
Izena eman daiteke, eta urriaren 8an amaituko da epea. Bi modu daude horretarako, merkataritza@hernani.eus helbide elektronikora idatzi, edo 943 33 70 28 telefonora deituta, goizez. 

Zer egingo da saioetan
Hernaniko merkataritzaren Amia (aukerak, mehatxuak, indargune eta ahulguneak) azterketatik «hobekuntza eta garapenerako bideak elkarlanean sortuko dira». Berrikuntza ikuspegitik, ahalmen mapa hedatuko da. Irekiera faseko mugimenduari (barnekoa zein kanpokoa, emozionala zein jarduerari lotutakoa) «arreta jarri, elkar eutsi, eta  arintzeko bidea eskainiko da». Azkenik, erronka propioak besteen ekarpen eta begiradarekin kolektiboki, «aberastuko da». Saio hauek nola egingo diren ere azaldu du Udalak, «konfiantzazko testuinguru batean, pertsonarekin ikuspegi integralean, elkar zainduz eta eginez ikasiz». Saio hauek gainera, Iturola Elkarlan sorgunean izango izango dute lekua, «aforo mugatuarekin». Urriaren 13an, euskaraz, 14:15-16:30, eta urrairen 14 ean, gaztelaniaz, 14:15-16:00, bi egunak merkatarientzat. Ostalarientzat, elebietan, urriaren 20ean, 16:00-18:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!