PENTSIONISTAK

Eskubideak aldarrikatzera aterako dira pentsionistak plazara, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 27a, 00:00

Plazan bilduko dira bihar pentsionistak, «pentsio duinen alde» protestatzeko.

Bihar 12:00etan jarri dute zita Hernaniko pentsionistek udaletxe parean, «pentsio duinen aldeko borroka» egiteko.

Plazetara itzuliko dira berriro ere pentsionistak, izan ere,  datorren asteko ostegunean Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, bihar eguerdiko 12:00etan, Hernaniko udaletxe parean egingo dute agerraldia pentsionistek. Segurtasun neurriak hartuko dituzte, maskararen erabilera eta distantziak mantenduz. Hala ere, «pentsio duinen aldeko borrokan» jarraituko dutela jakinarazi dute. Eta bertaratzeko deia ere luzatu dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!