publierreportajea

Agur eskertua, datorren txotx-a arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko irailaren 26a

Otsua-Enea sagardotegiak bere ateak itxiko ditu igande honetan, datorren denboraldira arte. Eta horrekin, bertakoek eskerrak eman nahi izan dizkiete hilabete hauetan sagardotegira joan direnei, udara gogorra izana baita Otsua-Eneakoentzat. Ximonen galerak hutsune haundia utzi zuen etxean, sagardotegiko gidari eta oinarri garrantzitsuenetako bat zelako. Hala ere, bertaratu diren guztien babesa sentitu dute Otsua-Enean, eta esker hitzak besterik ez dituzte haientzat. 
Aurtengo udaran berrikuntzak izan ditu sagardotegiak, eta bertaratu diren herritar guztiek ederki gozatu dute parrilan egindako eskaintza berriekin, eta baita betiko sagardotegi menuarekin ere. Legatza eta xapoa dastatu dituzte gehienbat, baina enkarguz edozein arrai eskatzeko aukera ere izan dute bezeroek, gero parrilan goxo jateko. Eta noski, terraza haunditzea izan da aurtengo berrikuntza nagusietako bat.  

Txotx garaian berriro irekiko dituzte ateak, egoerak eskatzen duen prebentzio eta segurtasun neurri guztiekin. Bitartean, nahi duen edonorentzat sagardoa salgai dago oraindik, eta sagardotegian bertan eskura daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!