Leku-Eder

Leku-Eder etxeak, Floridan mende bat bete du 2020an

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 26a, 00:00

Leku-Eder etxea bere osotasunean.

1920an eraiki zuen Pedro Armendarizek eta Miguel Antonio Setien izan zen arkitektoa. Lau pisu zituen priektuak eta bat gehitu zitzaion.

Etxeberri auzora iristear gaudela, ezkerretara, ikusi daiteke Leku-Eder etxebizitza eraikina. Gaur egungo hernaniarrentzako betidanik, 100 urte betetzen baititu aurten eraikinak. Beraz mendeurrena bete du. Florida 69 zenbakia da bere helbidea eta bost pisuko etxe haundia da. Hasierako proiektuak 101 urte  ditu eta Pedro Armendarizek eraiki zuen. Etxebizitza partikularrak egiteko proiektua zen eta Miguel Antonio Setien arkitektoak idatzi zuen proiektua. 
Hasierakoan lau pisutako etxebizitza zegoen idatzia, baina gaur egungo estrukturak bost ditu. Posible da egin zenean bertan aurkeztutakoa baino altuagoa egitea. Geroztik aldaketa gutxi izan ditu eraikinak. «Obra txiki batzuei buruzkoak dira geroztiko espedienteak» dio Txuso Gomez, Udal Artxibotik. Ez dira aldaketa esanguratsuak, baina bai ordea hasierako espedientea. 
Etxebizitzak eraiki ziren lurra Ferrocarril San Sebastián-Hernanirenak ziren. Eta ordurako AMR Refractarios S.A. enpresa ondoan zegoen martxan. Zeramika enpresa 1906. urtean, 14 urte aurretik zabaldu zen bertan, gaur egungo, Krosaki AMR Refractarios S.A.U.  Aristegui familiaren enpresa zen, 1989ra arte bi konpainia japoniarrek erosi zuten arte. 
Leku-Eder beti lantegi horren ondoan egon da kokatua, orain urte batzuk lekuz aldatu zen arte. 
Orain bakartuago dago Leku-Eder Hernani aldera, baina ez Etxeberri auzo aldera eta Sagastiya baserri aldera.

«Eraikin erraldoia deitu zaio eta Persianas Uranga behekaldean»
Bizilagunek dioten bezala, «beti izan dira etxe partikularrak. Enpresan lanean egon ziren familiak bizi izan dira bertan, baina jende asko pasa da bertatik. Ez da ahaztu behar 20 etxebizitza ditugula eta bizilagun asko gara bertan. Bost pisu daude eta bakoitzean lau etxebizitzak osatzen dute. Eta horri gehitu 100 urteko historia, pentsa zenbat jende eta historia bizi izan dituen eraikin honek».
Florida auzoan oso ezaguna zen bere tamainu haundiarengatik. «Auzoan etxe-erraldoia eta haundia bezala ezagutu izan da. Blokeari erreparatzen badiogu, alde desberdinetatik, ikusi daiteke bere tamaina. Orain 100 urte oraindik eta deigarriagoa zen tamaina horretako eraikin bat». Beheko aldea orain lokal eta garaje bezala erabiltzen da, baina bere garaian Persianas Uranga zegoen kokatuta. «Uranga familia bertan bizi zen eta behean zuten pertsianen negozioa». 
Etxearen izena eta eraiki zen dataren plakan ongi ez dira ikusten 'k' eta 'ñ' hizkiak hodi bat erditik igarotzen delako.

Hernaniko alkateak etxea erakitzeko baimena eman zuen 1920ko otsailaren 10ean
Hernaniko ordungo alkateak  Pedro Armendarizi emandako baimena ere irakurri daiteke artxibategian. «Visto el informe de la primera División Técnica y Administrativa de Ferrocarriles; esta alcaldía ha acordado autorizar a usted la construcción de una casa de nueva planta en el kilómetro 9,800 de la línea de ferrocarril de San sebastián a hernani con sujeción a las prescripciones generales de la ley y reglamento de Policía de ferrocarriles, pero imposición de servidumbre al ferrocarril. Dios guarde a usted muchos años. Hernani, 10 de Febrero de 1920. El Alcalde».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!