Testigantzak: Karmele, 41 urte

Bikote irekiak

Erotikan Plax 2020ko ira. 26a, 00:00

Exploratzen

Bikotekidearekin harreman luzea bizitzen den bitartean, beste pertsonenganako erakargarritasunari lekua egiteko desioa sortu daiteke.

Hau behar bezala kudeatzeko, ez dugu hezkuntzarik jaso, zentzu komunak ez digu erantzuten eta estrategiak martxan jartzeko mila zalantza izan ditzakegu. Gainera, epaituak eta ez ulertuak izateko beldurrak gaizki sentiarazi gaitzake.

«Niretzako aspaldi izan zen zeren gauza asko gertatu dira ordutik. Bikote irekiaren kontua hitz egiteko... zergatik plax zerbitzura joan?»

«Kontua izan zen heziketagatik nahi edo nahi ez izan – eta hori ni nahiko pertsona irekia kontsideratzen naizela- ba heziketak azkenean laukitu egiten gaituela, eta lauki horretatik ateratzen garen bakoitzean, ba zenbait erabaki hartzea gogorra egiten da edo zaila».

«Eta sexologoek… zuk daukazun ‘pajada mental hori’ normala dela, logikoa dela, eta ikuspuntu lasai bat eskaintzen dizunean, ba askoz hobeto sentiarazten zaitu, eta erabakiak ere hartzen dira modu lasaiago eta goxoago batean. Neri horretarako lagundu zidan bereziki. Nere buruarekin ondo sentitzeko, buruan neukan, geneukan, ideia aurrera eramateko, eta bai, egin genuen, eta zerbitzuan emandako (esango dugu 'aholkuak') martxan jarri nituen, genituen, eta adibidez, ni inoiz ez nintzateke animatuko hasiera batean Tinder edo Meetic edo horrelako lekuren batean sartzera. Plaxen 'gomendioarengatik' nere bikotekidea sartu zen bere momentuan, ondoren ni sartu nintzen, eta gaur egun pertsona oso garrantzitsu bat ezagutu det Tinderren eta berarekin nago».

«Beste modu batetara ez nuke aurkituko. Besteak beste, herri ezberdin, unibertso ezberdin, eta itxuraz oso ezberdinak garelako, nahiz eta gero balioetan eta mila istoriotan berdin-berdinak izan. Orduan, eskerrik asko. Oraintxe bertan 'gomendioak' izugarrizko onurak ekarri dizkidalako».

Korapiloa askatzeko laguntza behar izaten da askotan. Norbere buruari aitortza egiteko, konfidentzialtasun osoz. Ondoren, bakoitzak baloratuko du zein bide hartu, zein pausu eman, noiz eta nola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!