Babestutako edukia

Tratu onen (g)unearen aurkezpena

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 26a, 00:00

Joan zen udaberritik aldaketa garaian bizi gara. Uneoro, aldatzen doazen baldintza eta agertoki ezberdinetara egokitzen ari gara.

Gainera, atzean gelditu dira lehen bizitzan aurrera egiteko genituen baliabide asko eta asko: lan baldintza egokiagoak, edo gure gertukoen besarkadak gozatzea, besteak beste.

Horregatik, komeni da guk ez ahaztea garai hauetan ere bizitza bizigarriak merezi ditugula. Nola egin dezakegu harremanak osasuntsu eta gozagarriak izaten jarrai dezaten? Batzuk, laguntza behar dugu ohartzeko nola sentitzen garen elkarrengandik urrunduta, edo zer behar dugun itxaropenari eusteko.

Tratu Onen herria egitasmotik, bide honetan heldulekua eman nahi dizuegu hernaniarrei. Tratu Onen (g)unea deituriko kanpaina abiatu dugu. Kalean bertan, tresnak eta giroa eskainiko dizkizuegu, bakoitzak unetxo bat izan dezan hausnartzeko. Zer behar da harremanak goxagarriagoak izateko nire etxean, lanean, lagunartean? Zer eskaini dezaket nik, zertan naiz abila? Zertan beharko nuke nik laguntza gehiago? Zerk sortzen dit egonezina? Zerk patxada? Noiz sentitzen dut norbaiti axola natzaiola? Zein da hurrengo urratsa, ziurgabetasun aro honetan, zaintzak eta Tratu Onak erdigunean egon daitezen gure herrian?

Gune ibiltaria izango da. Datozen asteetan herriko toki ezberdinetan aurkituko gaituzue:

// Urriaren 8an

Azokan egongo gara,
12:30etatik 14:30etara.

// Urriaren 9an

Plaza Berrin,
10:00etatik 13:00tara.

// Urriaren 14ean

Ereñotzun,
17:00etatik 19:00etara.

// Eta urriaren 16an, ostirala,
Tilosetan
17:00etatik 19:00etara.

Horietarako, ez da izen-ematerik beharko, gerturatu eta bertan aurkituko gaituzue; segurtasun neurri guztiak bermatuta, noski.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!