Erremontea

Urrizak eta Endikak materiala bereizi zuten, final haundirako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 25a, 00:00
Urriza eta Endika, joan den eguneko finalerako material aukeraketan.

Javier Urrizak bere bederatzigarren finala jokatuko du larunbatean, eta Endika Urrutiarentzat lehenengoa izango da. Hala ere, aipatu du badakiela zer den finalak jokatzea, «eta horrek presioa hobeto eramaten laguntzen du». Norgehiagokarako materiala aukeratu zuten joan den asteazkenean, Galarretako frontoian. Urrizak 3 pilota bereizi zituen, 128 gramoko bi eta 126ko bat. Endikak, ordea, 128 gramoko 3 hautatu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!