Musika

Musikako tailerrak antolatu dira, ikasturte honetarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 25a, 00:00

Helduen taldeko kideak, 'Erritmo naiz' tailerrean.

Edukiera mugatuarekin eta astearte goizetan izango dira helduentzako eta umeentzako bi tailerrak, Biterin. 

Kaxko Elkarteak bi tailer antolatu ditu ikasturte honetarako. Musika lantegiak izango dira, eta bi adin multzoetara daude bideratuta: 0-3 urteko haurrentzat eta adineko pertsonentzat. Astearte goizetan egingo dira tailerrak, Biteri kultur etxean.

Bi tailer ezberdin

Erritmo naiz du izena helduentzako prestatua dagoen esperientzia tailerrak. «Proiektu honen helburua da adineko pertsonak XXIgarren mendeko musika estiloetara gerturatzea, egungo musika ezagutzeko eta entzuteko gaitasuna hobetzeko asmoz». Tailer honen funtsa da entzute kontzientea, aktiboa eta kritikoa izatea, oinarrizko elementuak identifikatzeko: generoa, erritmoa, instrumentazioa, antolamendua eta­ obra musikala sortzen laguntzen­ duen gizarte-testuingurua. Asteartetan izango da egitasmoa, goizeko 11:45etatik 13:00etara bitartean. 

0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak Soinu magikoak du izena. Tailer honen helburua musikako estimulazioa lantzea da, eta haurrek heldu baten laguntza beharko dute egitasmoan parte hartzeko. «Haurraren eta guraso edo zaintzaileen artean ezartzen den lotura afektiboa gizabanako ororen bizitzako alderdirik garrantzitsuenetako bat da», azaldu dute. «Etapa honetan jasotzen duten intentsitatea, egonkortasuna, jarraitutasuna eta afektu-kalitatea bizitza osoan zehar ingurune, egoera eta harreman berriak esploratzeko eta ikertzeko prozesua igarotzeko izango duten segurtasunean eta gaitasunean islatuko dira». 

Haurren tailer honetarako bi­ txanda egingo dira: goizeko 10:00etatik 10:45etara bitartean le­hena, eta 11:00etatik 11:45etara­ bitartean bigarrena. Edukiera mu­gatua denez, gehienez 9 famili­a onartuko dira talde bakoitzeko. 

Izena eman daiteke

Antolatutako bi tailerretan edukiera mugatua da, eta izena emateko epea zabalik dago. Hainbat bide daude inskripzioa egiteko; telefonoz egin daiteke, 608 193 701 zenbakian, emailez donostia@musikanaiz.com helbide elektronikoan edo www.musikanaiz.com webgunean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!