Hizketaldia gaur Esna Hernanik, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 00:00

Hizketaldia antolatu du gaurko Esna Hernani taldeak, eta bihar ere, 'Ezagutu zure eskubideak' gaiari buruz jardungo dute.

Hainbat hizketaldi antolatu ditu Esna Hernanik, bat gaur izanik. «Elkar topo egitea, nola gauden, zer sentitzen dugun eta une honetan bola biziz garen partekatzeko». Arratsaldeko 18:00etan hasiko da solasaldia eta Atsegindegin egingo da. Janaria eta edaria eramateko eskatu dute antolatzaileek, «denon artean arratsaldea goxatzeko». Musika ere jarriko dute, udazkenari ongi etorria emateko eta argi utzi dute, ez dela hizlaririk izango, «solasaldia izango da, herritarron biltzarra».

Bihar ere, Ezagutu zure eskubideak gaia jorratuko da, arratsaldeko 18:00etan Biterin.  «Musukoaren erabilera eta babes neurrien legezkotasunaz hitz egingo dugu».

Hilaren 30erako ere, hitzaldi bat antolatu dute, «oraindik zehaztu gabe» dago, beraz emango dute honen berri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!