'OndarHernani' aurkeztuko dute gaur arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 00:00

'OndarHernani', ekimena jarriko dute martxan, Hernaniko Ondarea ikustarazteko helburuarekin.

Ondarea eta Hezkuntza da 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldien programaren izenburua. Europako kontseiluaren ekimena da, eta ondarea «herritarrengana hurbiltzea» du helburu. Ondarea osatzen duten elementuen gaineko sentsibilizazio eta kontserbazioa sustatzea, hain zuzen. Jakinarazi dute edizio honetan antolatutako jarduerek transmisioaren zereginetan jarri nahi dutela arreta, «beti ondarea kontserbatzeari eta gozatzeari begira».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak koordinatzen du programa hau, eta edizio honetan 70 antolatzailek baino gehiagok hartzen dute parte. Bertan ehun bat jarduera eta 150 ekitaldi inguru programatzen dira lurraldean zehar, «zehazki 38 udalerrietan, iraila eta azaroa bitartean».

Jardunaldiari buruzko liburuxkak, Biterin

Jardunaldiari buruzko liburuxkak, Biterin daude eskuragai.  Turismo bulegoan eta udal artxiboan, eta gipuzkoa.eus webgunean ere aurkitu daitezke.

Esan moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatzen eta antolatzen du programa hau, eta Hernanik lehenen aldiz hartuko du parte, bosgarren edizio honetan.

Programak, hamaika helburu

Ekimen honek Hernaniko Ondarea ikustarazteko aukera ematen du, «duela urte batzuk antolatzen ari garen egitasmoei zabalkunde haundiagoa emateko aukera ematen digu, hala nola, Hernaniko Ondarea, materiala edota materiagabea, berreskuratu, kontserbatu eta ezagutzera ematea herritarrei eta bisitariei.

Aurkezpena gaur Biterin, 19:30etan

Hernaniko Ondarea ezagutzen hasteko hainbat proposamen egingo dira. Lehena gaur eskainiko da, Ondarea Hernani webgunearen aurkezpen hitzaldiarekin. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.

Bigarren proposamena, San Joan Bataiatzailea parroki-elizan bisita komentatua egitea da. Urriaren 3an, eguerdiko 12:00etan hasita. Eta azkenik, alde zaharrean bisita komentatua, urriaren 17an. Euskarazko bisita goizeko 10:00etan egingo da, eta gaztelaniazkoa 12:00etan.

Ekintza hauetara bertaratzeko interesa dutenek, aurrez eman behar dute izena.  Lehenengo bi ekintzen izen ematea gaur amaitzen da, eta hirugarrena urriaren 3an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!