Kultur agenda

Pandemia egoeran egonda ere, kulturari ateak zabaltzen jarraituko du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 00:00
Udazkeneko kultur agenda aurkeztu zuten atzo, Gotzon Huegun hernaniarraren erakusketan.

Urtaro aldaketarekin batera, udazken kultur agenda berria argitara atera da, literatura, musika, antzerki eta makina bat emanaldiz josia. Biterin izango dira, «horretarako hainbat egokitzapen egin dira, guztion segurtasuna eta babesa bermatze aldera».

Bizi dugun osasun alarma dela eta, udaberriko hainbat kultur ekintza atzean geratu ziren, hala ere, «kulturaren aldeko apustu irmoa» egin du Hernaniko Udalak, eta martxan da Udazkeneko agenda kulturala, makina bat ekintza, dantza eta ikuskizunekin. 

Biteri kultur etxean izango dira emanaldiak, izan ere, hainbat egokitzapen egin dituzte, herritarren segurtasuna eta babesa bermatzeko. «Ene ba! antzerkia, oso ondo joan zen, herritarrak zentzuz jokatu zuten, eta neurriak errespetatu ziren». Emaitza baikor honek, bultzada bat eman dio Biteriri, eta ateak ireki ditu, udazken honetan kultur emanaldiak barruan ikusi eta gozatzeko aukera emanez hernaniarrei.

Sarrerak eta gonbidapenak 

Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik har­­tu beharko dira, jarduera ba­koi­tzak zehaztutako epean, «se­gur­tasun neurriak direla eta, afo­ro­a kontrolatzeko». Sarrera or­dain­du behar den kasuetan, txar­te­laren bidez ordaintzea onar­tu­ko da soilik. 

Biterira sartzeko eta irteteko, aipatu moduan hainbat neurri erabiliko dira, hala nola, aretora sartu zein irteterako garaian, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak, ilarak elkarren arteko distantziak errespetatu behar dira, eta irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, «lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe».  
Aretoaren edukiera.

Areto nagusiaren edukiera, %60era murriztu da, beraz, «soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke, blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili». Horrez gain, sarrera-irteeretan zein emanaldian zehar, «6 urtetik gorako pertsona guztiek maskarilla jarrita izan beharko dute, derrigorrez». Gainera, Biteri kultur etxeko langileak prest egongo dira uneoro, argibideak eta laguntza emateko. 

Udazkenerako, emanaldi mordoa

Hainbat emanaldi eskaintzen dira aurtengo Udazken kulturalean. Iraila ezin hobe amaitzeko, Hitz-Andana eskainiko da, hiru emanaldiz osatuta. Lehena, hilaren 30ean izango da, arratsaldeko 20:00etan, Esnatu naiz Kabareta, Andoni Mutiloak antzeztua. Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa izango da, «identitatea, giza harremanak eta sexualitatea ditu hizpide». Gainera, Esnatu naiz Kabaret emanaldiaren bertsio luzea eskainiko da lehen aldiz Hernanin. Hitz-Andanako beste bi emanaldiak urriaren 1 eta 2an izango dira. Errimak bi oinetan eskainiko da arratsaldeko 20:00etan, urriaren 1ean, eta Nola gorde errautsak kolkoan eztulik egin gabe, Miren Agur Meaberen eskutik, urriaren 2an.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!