Kike Amonarriz gaur, eta 'Gorria' ikuskizuna etzi, Euskaraldiaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 23a, 00:00

Gaur 'Euskararen bidegurutzetik' liburua aurkeztuko du Kike Amonarrizek, arratsaldeko 19:00etan Biterin, eta gaur bertan ere eman daiteke izena.

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Kike Amonarrizek, Euskararen bidegurutzetik liburua aurkeztuko du,  «Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari eta normalizazioari buruzko ezagutzak jendarteratu ditu bertan». Izena emateko hainbat modu daude, euskaraaridu@dobera.eus helbide elektronikora idatzi, 627 285 904 telefonora deitu edo Biteriko sarreran dagoen orria beteta.

 

'Gorria', ostiralean

Euskaraldiarekin jarraituz, Gorria ikuskizuna eskainiko da ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrerak oraindik eskuragai daude, Doberako bulegoan. Emanaldian segurtasun neurriak hartuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!