MENDIRIZ MENDI

Argazki lehiaketa abian, Mendiriz Mendik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 23a, 00:00

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du Mendiriz Mendik, 41garrena izango da, hain zuzen. 

Ohiturei jarraitzeko asmoz, Mendiriz Mendik, aurten ere argazki lehiaketa jarri du abian. Aurtengoa 41garren edizioa izango da, eta jakinarazi dute, «elkarteko bazkideez gain, Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek har dezaketela parte». Gehienez, 6 eta gutxienez 3 argazki aurkeztu behar dira, eta horietatik batek «Hernanikoa izan behar du». 
Gaia librea da, eta argazkiak Mendiriz Mendiko lokalera eraman behar dira, urriaren 8a baino lehen. Astelehen eta ostegunetan, gaueko 20:00etatik 21:00etara bitartean. 

CD edo USB batean entregatu behar dira argazkiak, eta horrez gain, partaidearen izen abizenak, telefonoa eta aurkezten diren argazki kopurua adieraziz.

Kalitate haundiko TIFF edo JPG formatuan aurkeztu behar dira argazkiak. Banatuko diren sariak, 75 eurotakoak izango dira, eta Trofekoak ere banatuko dira. Guztira 5 sari izanik: Hernani; Mendia; Paisaia; Herrikoiena; Bilduma hoberena.

Oharrak

Herrikoian hautatzeko, epaimahaiak 15 argazki aukeratuko ditu, «sari hau aretoan dauden pertsonak aukeratzen dituzte». Beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak ez direla onartuko ere jakinarazi dute. Argazkiak proiekzioaren egun berean itzuliko dira eta azkenik, antolatzaileek azpimarratu dute, aipatutako oinarriak betetzen ez dituzten argazkiak lehiaketatik kanpo geldituko direla.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!