Atzo askatu zuten Oihane Bakedano, 18 urtez espetxean egon ostean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 23a, 00:00
Oihane Bakedano. Argazkia: Etxerat.

2002an atxilotu zuen Guardia Zibilak Oihane Bakedano. Atzo goizean gelditu zen aske, Madrilgo Soto del Realen.

Hemezortzi urte igaro ditu Oihane Bakedanok espetxean, baina atzo goizean, aske gelditu zen hernaniarra, Soto del Realen, «duela zenbait hilabete Logroñora eramango zutela iragarri zen arren».  Atzo beraz, senide eta lagunak, bertara gerturatu ziren, herrira buelta laguntzeko.

2002garren urtean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Donostiako Egia auzoan, «ETAko kide izatea egotzita», eta Aizeti Fernandezekin batera espetxera bidali zuen Auzitegi Nazionalak.

Espetxealdiaren urteak «urruti»  igaro ditu Bakedanok.   Urte honen hasieran, Andaluziatik Logroñora ekarriko zutela adierazi zuen Espetxe Zuzendaritzak, «baina ez zuten eraman».

Hori dela eta, Soto del Realen «berreskuratu du Bakedanok, askatasuna». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!