UDALA

Hernanira bizitzera datozen herritarrentzako harrera protokoloa berrituko du aurten, Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 23a, 00:00

Hernaniko Udaleko kulturartekotasun arloak, «Hernanira etorri berrien» Harrera Ptrotokoloa berrikusi eta berritzeko prozesua abian jarri du, iraila eta azaroa bitartean ekingo zaio lan honi.

Hernanira etorri berrien Harrera Protokoloa berrikusi eta berritzeko prozesua jarri du abian Hernaniko Udalak. Hasiera batean gainera, martxoa eta ekaina bitartean garatzea aurreikusi zuten, hala ere, Covid-19a medio, Udalak jakinarazi du, prozesua atzeratu egin dela, eta martxoan hasitako lanari «berriro ekingo zaio iraila eta azaroa bitartean». 
Prozesuaren helburu nagusia, «Hernanik etorri berriei egiten dien harrera ezagutu, baloratu eta harrera protokolo berritu eta hobetu bat sortzea» izango da. Horretarako gainera, Udalak, lan hau burutzeko, gaur egun harrera prozesuetan modu zuzenean parte hartzen duten entitate eta eragile guztiekin lan egin nahi du, baita herritarren iritziak eta ekarpenak jaso ere.

Hiru urrats, prozesuak
Lehenengo urratsa, gaur egun Hernanik etorri berriei egiten dien harrera ezagutu eta baloratzea izango da, pasa den otsaila eta iraila bitartean. Bigarrena, Hernanik etorri berriei egin nahi dien harreran pentsatu eta Harrera Protokolo zirriborroa egingo da, urrian. Eta hirugarrenik, Hernaniko harrera protokoloa kontrastatu, ekarpenak egin eta eragile ezberdinen artean adostuko da, azaroan. 

Bilera irekia, urriaren 1ean 
Hernaniko Udala, otsailean hasi zen lehenengo urratsarekin.  Hori horrela, «lehendabizi hainbat elkarrizketa sakon egin dira egungo zerbitzu eta baliabideen  inguruko informazioa eta balorazioak lortzeko».  Eta orain, honekin jarraitzeko, «bilera ireki bat antolatu da», urriaren 1ean, hain zuzen. Bilera ireki honetan, elkarrizketetan jaso den informazioa eta balorazioak aurkeztuko dira eta «balorazioa hurbildutako guztiekin osatzeko aukera ere egongo da». 
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da bilera, Biterin. Gainera, osasun prebentziorako ezarritako irizpide eta neurriak ondo betetzeko asmoz, irailaren 29a baino lehen eman beharko da izena, hau da, datorren asteartera arte dago aukera, apuntatzeko. 
Prozesuaren dinamizazio eta aholkularitza teknikoan Aztiker Soziologia Ikergunea ariko da, eta beraz izena emateko, mbarrenetxea@aztiker.eus helbide elektronikora idatzi, edo 943 59 30 06 edo 608 018 512 (Aztiker) telefonoetara deitu behar da. 
Udalak jakinarazi du, «konfirmatzerakoan», bi galdera egingo zaizkiola herritarrei, alde batetik, «hizkuntza perfila», hau da euskara ulermen gaitasuna, eta bestetik, «haurren zaintzarako baliabiderik behar ote duen». Lan saioaren hizkuntza bertaratutako herritarraren perfilari egokituko zaiola gehitu du Udalak.  

«Urriaren 1ean, bilera ireki bat antolatu da, eta aurrez izena eman behar da»

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!