MIGRAZINEA

Gertaera errealetan gertatutako istorio positiboak, pantailan ikusteko aukera gaurtik, Migrazinearekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 23a, 00:00

Julien Rambaldiren, 'El Médico Africano' eskainiko da gaurkoan, Biteriko pantailan, goizeko 10:00etan hasita.

Gaur, El Médico Africano filma eskainiko da Biterin. Izan ere, gertakari errealetan oinarritutako istorio positiboak, migratzaileak, eta «normalean imigranteak filmetan ikusten ez diren lanbideak islatzen dituzten» 6 film proiektatuko dira, gaurtik hasita. 

Gaur emango zaio hasiera, Am­herrek antolatutako Migrazine­ari. «Migrazioaren gaiak dituzten filmak ikusi, aztertu eta eztabaidatzeko saioak izango dira», eta iraila eta urria bitartean proiektatuko dira, Biterin. Guz­ti­ra 6 pelikula eskainiko dira, eta horietako 3 «saio berezi­ak» izango dira; Goiz Eguzkik, Plaza Feministak eta Hernaniko Gaztelekuak bat egin baitute, aurtengo proiektuarekin. 
Saioak doakoak izango dira, aretoa bete arte, gainera behin filma amaituta, «filmetan islatutako zenbait gairen inguruko eztabaida dinamizatua egingo da». 

'El Médico Africano' filma, gaur 
Gaurko saioa, berezia izango da, Goiz Eguzkirekin elkarlanean antolatutako saioa delako.  Gainera, hiru ordu eta erdiko iraupena izango du, 10:00etatik 13:30etara bitartean, hain zuzen.
Julien Rambaldiren zuzendaritzapean, filmak 1975 urtean Kinshasako mediku graduatu berri batek, Frantziako herri txiki batean lanpostu huts bat onartu ondoren sortzen zaizkion gertaerak kontatzen ditu.  Antolatzaileek jakinarazi dute, «musukoa derrigorrezkoa» izango dela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!