UDAL KIROLDEGIKO IKASTAROAK

Udal kiroldegiko ikastaroetako izen ematea, zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 22a, 00:00

Ume eta gaztetxoentzako ikastaroetako izen ematea, atzo ireki zen, eta irailaren 28ra arte dago aukera apuntatzeko. Webgune bidez egin daiteke edo bulegora bertaratuz, «aurrez hitzordua hartuta» 943 55 21 85 zenbakira deituz. Urriaren 5ean hasiko dira ikastaro hauek. Helduen ikastaroetako zerrendak berriz, gaur aterako dira, web orrian egongo dira ikusgai, edo «goiko sarrerako kristaleran». Horrez gain, Kiroldegiak jakinarazi du, atzotik irekita daudela aldagelak, «ginmasiora eta ikastaroetara doan jendearentzat». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!