Literatur solasaldia

Literatura solasaldia izango da gaur arratsaldean, udal liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 22a, 00:00

Kultur ekintzei jarraipena emateko, Arthur Schnitzlerren 'Hildakoek ez dute hitz egiten' liburuaren solasaldia egingo da.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera  Hildakoek ez dute hitz egiten liburuaren inguruan, literatura solasaldia egingo da liburutegian. Ikasturtearen aurkezpen saioa da gaurkoa, eta Ane Mayoz izango da solasaldiaren gidaria. 
Kultur ekintzen barruan an­tolatutako aurreko literatura sa­ioa erderaz izan zen, baina oraingo­ honetan euskeraz egingo da.

Schnitzlerren, 'Hildakoek ez dute hitz egiten' gaurkoan
Vienan girotuta dago istorioa, idazlearen «ahalegin errealista ikusten da». Izan ere, Viena bera, bere istorioetako pertsonaia nagusia bilakatzen da, eta «halako moduz non hiriak beste pertsonaia guztiak bere baitan hartzen dituen». Gainera, Schnitzelerrentzat, «norbanakoaren analisi psikologikoa ezinezkoa litzateke pertsonaia jaio eta garatzen den gizartearen analisi soziologikoa egin gabe», horregatik du hiriak aipatutako garrantzia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!