IPUIN KONTAKETA

4 eta 6 urte bitartekoentzat ipuin kontaketa gaur, Maite Frankorekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 22a, 00:00

Arratsaldeko 17:30etan ekingo diote ipuin kontaketari, eta gonbidapenak aurretik eskuratu behar dira, Biterin. 

Etxeko txikienek ipuin kontalariarekin gozatzeko aukera izan­go dute gaur. Maite Frankorekin ipuin kontaketa izango da arratsaldeko 17:30etan, Biteriko areto nagusian. Haurrek heldu batekin joan behar dute lagunduta, eta aldez aurretik eskuratu behar dira gonbidapenak Biterin, saio honetarako edukiera mugatua delako. Gaurkoa saioa  "sorpresa" izango da, Frankok ez baitu aurreratu zein ipuin kontatuko duten.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!