Euskaraldia

'Euskararen bidegurutzetik' liburuaren aurkezpena bihar Kike Amonarrizek, Euskaraldiaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 22a, 00:00

Bihar Euskaraldiak antolatuta,  Kike Amonarrizek 'Euskararen bidegurutzetik' liburua aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin.

Euskaraldiak, biharko ere zita jarri du. Izan ere, Kike Amonarrizek, bere liburuaren aurkezpena eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari eta normalizazioari buruzko ezagutzak jendarteratu ditu liburuan. 

Bertaratzeko, aurrez izena eman behar da, eta asteazkenean bertan ere egin daiteke. Hiru modu daude, euskaraaridu@dobera.eus helbide elektronikora idatzi, 627 285 904 telefonora deitu edo Biteriko sarreran dagoen orria beteta. Link honetan dagoen formularioa ere bete daiteke: https://labur.eus/L3Ch5. 

 

'Gorria' ikuskizuna, ostiralean

Ostiral honetan, Gorria ikuskizuna eskainiko dute Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak, Biterin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta oraindik sarrerak eskuragai daude Dobera Euskara Elkartean.

 

'Euskara zorrotz, hizkera bizi' tailerra

Euskaraldiak hamaika ekintza antolatu ditu, eta haien artean, Joxerra Gartziak eskainiko du tailerra Euskara zorrotz, hizkera bizi, hain zuzen. Oraindik zehazteko dago tailerraren eremua, hala ere, antolatzaileek jakinarazi dute «AEKn edo Biterin» egingo dela. Urriaren 15etik azaroaren 5era egingo da. Tailer hartzaileak, «euskaraz dakitenak» izango dira, izan ere, «ez da euskaraz ikasteko ikastaro bat. Euskaraz dakitenek bere hizkuntza erregistro informalean aberastekoa baizik». 

Ikastaroaren prezioa, 25 eurokoa da, eta Doberako bazkideentzat 20 eurokoa. Izen ematea, «lekua betetzean» amaituko da. Eta bi bide daude, euskaraaridu@dobera.eus helbidera idatziz, edo 689 675 462 telefonora deituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!