Sagardoa

Dastamen papilak lanean jarri zituzten, sagardo dastaketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 21a, 00:00

Dastamena ez ezik, usaimena ere landu zuten larunbateko sagardo dastaketan.

Euskal Sagardo eta Nazioarteko Sagardo Dastaketa izan zen larunbatean, eta Atsegindegi bete zuen, antolatutako jardunaldiak. Mikel Garaizabal enologo sumillerrak gidatu zuen Euskal Sagardo dastatzea, eta bertaratu ziren guztiei usaimena eta dastamena erabiliz azterketa egin zien, barre-algaren artean. Giro aparta izan zen eta  sagardoaren mundua hobeto ezagutzeaz gain, ederki gozatu zuten guztiek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!