Erremontea

Endika bere lehenengo finalera sailkatu da Juanenea gaindituta

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 20a, 00:00
Endika garaipena ospatzen, Juanenearen aurkako atzoko partiduan.

Atzoko emaitzekin Endika eta Urrizaren artekoa izango da, Kutxabank Torneoko final haundia.

Endika finaletik gertu geratu izan da beti, baina atzo arte ez zuen inoiz Kutxabank Torneoko finalerako sailkapena lortu. 23-30 irabazi zion Juaneneari finalaurrekoan, eta emaitza honekin datorren larunbatean Urrizaren aurka jokatuko du erremontearen final haundia.

Dirua bere alde irten zen hasieran, 50 100i, baina partidua gogorra eta parekatua izan da. 20-19ra arte Juanenea joan zen aurretik, baina Saldiaseko atzelariak indar gehiagorekin amaitu zuen eta markagailuari buelta ematea lortu zuen. 20-19tik 20-25era pasa ziren, 0-6ko partzialarekin, eta momentu horretan garaileak lortu zuen abantaila erabakigarria izan zen. Amaieran Juanenea itzaliago egon zen jokoan, eta ordura arte erakutsitako sendotasun hori desagertu egin zen. 

Juaneneak txapelketa bikaina egin duen arren, ezin izan zuen guztiz borobildu atzoko partiduarekin, eta oraingo honetan ez da finalerako sailkatu.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!