Kultura

Literaturaren txanda, astearteko ekintzetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 20a, 00:00

Arratsaldeko 17:30etan txikienentzat ipuin kontaketa izango da Biterin, eta 19:00etan literatura solasaldia, udal liburutegian.

Iraila osoan zehar hainbat kultur ekintza antolatu ditu Udalak. Dantza emanaldiak, tailerrak, antzerkiak, musika emanaldiak eta beste hamaika aukera eskaintzen ditu egitarauak. Atzoko egunean Oreka TX taldearen dantza emanaldia, nazioarteko eta euskal sagardoen dastaketa, eta  Hernaniko Musika Bandaren kontzertua izan ziren.

Bihar ez dago programatutako kultur ekintzarik, baina asteartean literaturaz bustiko da Hernani. Arratsaldeko 17:30etan ipuin kontaketa izango da Biterin, 4-6 urte bitartekoentzat. Maite Franko izango da ipuin kontalaria eta gonbidapenak au­rretik eskuratu behar dira, Bi­teriko sarreran. Eta 19:00etan, Ane Mayozek literatura solasaldi­a gidatuko du euskaraz, udal li­burutegian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!