Ikastaroak

Kiroldegiko ikastaroetako izen-ematea, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 20a, 00:00

Aire libreko jarduerak, 'fitness' gelan egitekoak edo uretako ikastaroak izango dira aurtengo protagonistak.

Ume eta gaztetxoentzako ikastaroetako izena eman nahi duten neska mutilek, bihartik irailaren 28ra arte dute izena emateko aukera. Hainbat modu daude inskripzioa egiteko: kiroldegiko webgunean bertan, https://web.hernani.eus/kirola/login.aspx sarbidean, edo bulegoan ere, aldez aurretik hitzordua hartuta (943 552 185).

Aire librean, fitness aretoan eta uretan izango dira ikastaroak, eta hauek aurrera atera ahal izateko, gutxieneko kopurua beharko da. Izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek. Plazarik gabe geratzen denak aukera izango du beste talde batean izena emateko, betiere taldea osatu arte eta izena emateko hurrenkerari jarraituz.

Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du, ikastaro mota bakoitzean. Eskaera orri bakoitzean bi ikastaro desberdin izendatzeko aukera izango da, lehen ikastaroan plazarik egokitu ezean, beste ikastaro batean aukera izateko. 

Eta bestalde, hiruhilekoak diren ikastaroetan izena emateko garaian, Udalak adierazi du ikasle berriek izango dutela lehentasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!