Ikastaroak

Gitarra ikastaroan, aukera oraindik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 20a, 00:00

Matrikulazio epea zabalik dago gitarra ikastarorako, Kantuz musika eskolan. 9 urtetik gorako gazte eta helduentzat da, eta datorren asteartera bitarte izango da aukera, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta: 943 33 70 00 telefonora deitu behar da. Ordubeteko saioak izango dira arratsaldez, astean behin, urritik ekainera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!