Gauza asko erakutsi dizkigute pandemia honek eta konfinamenduak. Eta horietako bat da, taldean lan egitearen garrantzia. Ekimenak martxan jartzeko eta gauzak aurrera ateratzeko, garrantzitsua da lana taldean egitea. Bakoitzak bere aldetik indarra eginez gero, oso zaila da behar dugun hori lortzea; eta aldiz, askoren artean egiten badugu, errazagoa izango da bidea.
Horrela lortu dugu, talde lanean, merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko bonoen kanpaina, edota dirulaguntza partida. Ez zaizkigu zerutik erori, eskaera horien aldeko apustu handia egin dugu Berriak elkartetik, eta lortu ditugu, herriko merkatari eta ostalari guztien onurarako.
Eta talde honetan, Berriak elkartean, zenbat eta merkatari eta ostalari gehiago izan, orduan eta indar handiagoa egingo dugu, eta orduan eta gauza gehiago lortu.
Berriak elkarteak eta bazkideek oso gertuko harremana daukagu, eta unean-unean jakin dute denek, merkataritza eta ostalaritzarekin lotutako nobedadeen berri, hainbeste informazio izan den garai honetan. Eta haien eskaera eta proposamenekin jo dugu Udalaren edo instituzioengana.
Horretarako baita elkarte bat: merkatari eta ostalarien lana indartzeko, uneoro informatuta egoteko, eta denontzat onuragarri izango diren gauzak lortzeko. Merkatari eta ostalarien kabezerako medikua gara: ez gara adituak ezertan, baina bakoitza bideratuko dugu behar duen horretara, eta lortuko dugu konponbidea ematea.