Urumea Herrigunea

Neska* Gazteen Topaketak bihar, Urumea Herrigunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 19a, 00:00

Goizean izango dira, «egoerara egokitutako ekintzekin»; eta parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, emailez. 

Neska* Gazteen Topaketak antolatu dituzte biharko, Urumea Herrigunean. Goizean zehar izango dira, eta bertan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea, «segurtasun neurriak betetzeko». Horretarako, emailez idatzi behar da, hernanikoneskagazteak@gmail.com helbidera. Informazio gehiago eskuratzeko ere, bertatik idatzi daiteke.
Goizeko 10:30etan egingo die­te ongietorria partehartzaileei, Urumea Herrigunean bertan; eta 14:00ak aldera bukatuko dira topaketak. Tartean, «egoerara egokitutako ekintza ugari» izango dituzte; besteak beste, tribial feminista edota Harrotu eta Erein ekimena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!