«Egoiliarrak ondo daude, desiatzen familia ikusteko, normaltasunera itzultzeko eta kalera ateratzeko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 19a, 00:00
Egunero joaten da Xabier Lertxundi zaharren egoitzara, bertako teknikariekin bildu eta egoera zein den jakitera.

Azken boladan, kasu positiboek gora egin dute Hernanin, eta haietako batzuk zaharren egoitzan izan dira. Xabier Lertxundi herriko alkateak, Udalak dituen kezkak helarazi dizkio Kronikari eta lasaitasun mezua ere bidali nahi izan die herritarrei.

Azken aldian, bai herrian, bai eta zaharren egoitzan positiboak agertu dira, nola kudeatu duzue hau guztia?

Egia da, orain herrian kasu positibo gehiago ari direla ematen. Guri, Udalari, Osasun Sailak zuzenean ez dizkigu datuak ematen, webgunean bai egiten dituztela publiko. Gurekin harremanetan jartzen da, baldin eta detektatuko balute rebrote komunitario bat. Beraz, Hernanin kalean eman diren kasuak, positibo aislatuak dira, eta horregatik ez digute abisurik pasa, ez dagoelako rebrote komunitarioarik, esan daiteke normaltasun batean sartuta dagoela. Hala ere, momentu honetan, kezka iturri nagusia zaharren egoitza da, zaharren egoitza bada rebrote haundi bat. Orain arte 42 egoiliarrek eman dute positibo guztira, hau da, lehenengo kasua antzeman zenetik, eta 18 langilek. Eta 5 hildako izan dira guztira.  

Beraz, egia esan zaharren egoitzak bai kezkatzen gaitu, badira pare bat aste, lehenengo positibo detektatu zenetik, abuztuaren 10ean, astelehena. Neurriak hartu ziren, eta ikusi dugu, oso erraz eta azkar pasatzen dela birusa, oso kutsakorra dela. Eta egia esan, gure indar guztiak han daude, zaharren egoitzan zentratuak.

Kanpotik, dena zenbakiekin ikusten da, nola bizi duzue hau dena barrutik, Udaletik?

Bai, diozun moduan, kanpotik zenbakiak ikusten dira, hainbat positibo daudela. Baina gertutik ikusita, ni adibidez egunero joaten naiz bertara, biltzen naiz talde teknikoarekin. Eta bai, zenbakiak dira, baina hor atzean pertsonak daude, eta familiak ere. Eta horrek bai suposatzen du, nolabaiteko karga, eta beste kezka bat. Azkenean birusa ez hedatzeko, aislatu egin behar gara, baina aislatze horretan bakardadea ere hor dago. Eta zaharren egoitzan dauden pertsonek behar dute jendearen eta familiaren kontaktu hori. Gu saiatzen ari gara, kontaktu hori telefonikoki ematen, baina fisikoa ez. Eta nahiz eta langileak posible duten guztia egin, falta hori nolabait orekatzeko, familiarteko baten kontaktua inoiz ezin duzu eman. Beraz, kezka haundia daukagu, zenbaki batetik haratago dagoelako pertsona bakoitzaren egoera. Zoritxarrez, zaharren egoitzako bi pertsona hil dira, Covid-19a dela eta, adin altukoak ziren, eta zorionez esan dezakeguna da, batzuk sintomak eduki dituztela, baina nahiko modu arinean, eta beste asko asintomatikoak direla. Horrek ere, lasaitasun apur bat ematen digu, egoera larri-larririk ez dugulako ikusi, osasun aldetik. Baina berriro diot, alde sozialetik bai, eta horrek kezkatzen gaitu.

Nola berrantolatu duzue zaharren egoitza?

Zaharren egoitzako antolaketa berriarekin, pandemia hasi zenean hasi ginen, martxoa inguruan. Garai hartan, ez genuen positiborik izan, baina sintomak zeuden, beraz protokoloak zeuden pertsona hauek aislatzeko. Orduan, suposatzen du zaharren egoitzako estruktura guztia aldatzea, sortu behar direlako sektoreak, hau da, zaharren egoitza sektorizatu egin dugu. Eraikinaren gune bat, alde gorriak hartzen du, hau da, positiboak diren kasuak. Bertan lanean dauden langileek ezin dute beste aldera pasa. Sintomak dituztenak, baina PCR proban negatibo eman dutenak, sektore laranjak daude. Kontaktua eduki dutenak positiboren batekin, eta sintomarik ez badute, sektore horian daude. Eta ez kontaktu zuzenik, ezta sintomarik ere, alde txurian kokatzen dira.

Babes neurriak ere, desberdinak dira, positiboekin zuzenean egonez gero lanean, Epi oso bat jantzi behar dute langileek, gelaz gela zaudenean, aldatu egin behar duzu arropa. Azkenean daude protokolo oso zorrotzak eta oso zehaztuak, eta horiek denak jarraitzen ari gara. Pertsonala gainera, errefortzatuta dago, ohiko pertsonala baino gehiago dago, pandemia garaian ere berdina egin genuen. Eta gainera, azpimarratu nahi dut, langileek egiten duten lana ikaragarria dela, ohiko lana zoriontzekoa eta txalotzekoa baldin bada, horrelako egoera batean eta estres egoera batean are gehiago. Beraiei, langileei eskatzen zaizkien protokolo eta neurriak oso zorrotzak dira, eta bete egiten dituzte, orduak sartzen ari dira, egia esan ikaragarria ari da izaten beraientzat. Zoriontzeko modukoa da.

Honek argi uzten duena da, horrelako zerbitzua publikoa izatea ze garrantzitsua den. Enrpresa batek, bitarteko horiek guztiak jarri ditzake, enpresaren helburua dirua irabaztea denean?. Guk hemen garbi eduki dugu, lehentasun guztia, zaharren egoitzak du. Martxoko pandemian eta orain, ez gara diru kontuetan hasi, baizik eta, zer da behar dena. Jartzen dugu materiala, pertsonala... behar den guztia denak ondo egoteko. Eta ondoren egingo ditugu diru kontuak.

Nola sentitu dira langileak, eta adinekoak?

Ba langileak bai daudela estresatuak, eta tentsio puntu batekin. Eta lehen aipatu dudana, beraiek urte osoan egiten duten lana asko da, eta garai hauetan egiten dutena oraindik eta gehiago. Azkenean ez da batere erraza, neurri guztiak hartuta ere, protokoloak zorrotz beteta ere, birusa zabaldu egiten dela ikusten duzu. Eta alde horretatik, langileek bai dutela urduritasun puntu bat. Hala ere, azpimarratu nahi dut, egoitza ez dela kaos bat, egoitzan egoiliarrak ondo daude, batzuk sukar apur batekin, baina hori beti gertatu izan da. Egia da desberdintasuna, sektorizatuta eta aislatuak daudela, geletan. Baina familiarrei eta herritarrei lasaitasun mezu bat helarazi nahiko nieke. Guk familiarrei egunero deitzen diegu, familia guztiek egunero egoitzatik dei bat jasotzen dute, datu guztiak aipatzen dizkiegu. Guk argi daukagu familiarrak direla lehenengo jakin behar dutenak, eta jakiten dute egoitza osoan zer ari den gertatzen. Eta noski, bere familiarra zer moduz dagoen edo zer nolako egoeran dagoen. Badakigu, familiarrak gogoz daudela kontaktua edukitzeko haien helduekin, eta era bat ulertzekoa da. Baina oraingoz eta zoritxarrez, oraindik ezin dugu baimendu.

Orokorrean egoera lasaia da, jendea ondo dago, baina lan asko egiten ari dira langileak. Eta egoiliarrak ere desiatzen daude euren familiak ikusteko, nahiz eta ez ondo egon, normaltasunera itzultzeko eta kalera ateratzeko ere bai.

Beraz, momentu honetan, egoera nolakoa da?

Aldundiarekin eta Osasun zentroko medikuekin lanean ari gara, eta kasu honetan, Aldundiak baditu errekurtso desberdinak bideratuta. Hori dela eta, positibo eman duten pertsona batzuk Eibarreko egoitza batean daude, horretara bideratua baitago. Batzuk han daude, eta badakigu ondo daudela. Beste batzuk, sintomak zituztenak adibidez, ospitalera bidali ziren, hala ere, batzuk bueltan datoz, ondo daudelako. Beste hainbat hemen, Hernanin gelditu ziren. Egoera beraz hori da, geletan aislatuak daude, sektoreka banatuak, eta egunero- egunero egoera begiratzen eta egokitzen, egunero baitaude aldaketak.

Aurrera begira, zer daukazue pentsatuta?

Lankidetzan jarraitzea, protokoloak zorrotz betetzea, behar diren baliabide guztiak jartzea, egoera honi aurre egiteko, bai egoitzan eta bai herrian. Eta egunero egokitzea. Guretzat gainera oso garrantzitsua da lankidetza, adibidez, Hernaniko anbulategiarekin ari garen moduan. Beraz elkarlana azpimarratu nahi dugu, oso inportantea delako.

Asteartean, berri bat argitaratu zen, 2018 eta 2019ko superabitaren zati bat, inbertsio jasangarrietan erabiltzeko aukera emango diela Udalei, Espainiako Gobernuak. Zer egingo du Hernanik honekin?

Espainiako Gobernuak, egia esan baditu arau oso zorrotzak, esaten diena Udalei, diru hori zertan erabili behar duen. Neurri hauek, korrupzio garaiak zirenean ezarri ziren. Beraz, oraindik ez dakigu zehazki zer ekarriko duen finantziazio kontu honek. Hala ere, zenbat eta flexibilitate gehiago eman Udalei gure dirua kudeatzeko, beti modu erresposable batean, eta malgutasuna ematen badigu, gure errealitatea guk kudeatzeko aukera izango dugu. Oraindik ikusi behar da, nola zehazten duten, finantzioazio hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!