3garren Denontzat Race lasterketa urriaren 4an jokatuko da Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 19a, 00:00

Aurten hirugarren edizioa du Hernanin jokatzen den Denontzat Race hesi lasterketak, eta urriaren 4an korrituko da. Hasiera batean uztailaren 25erako zegoen iragarrita, baina pandemiaren eraginez atzeratu egin zen. Denontzat-eko kideak lasterketa desberdinetan hartu dute parte udaran zehar eta beharrezkoak diren protokoloak ikasi dituzte. Horiek aplikatuz eta Udala eta Hernani Errugbi Taldearen laguntzarekin aurrera eramango dute lasterketa. Esan aurretik izena eman zuten kirolariek plaza ziurtatuta dutela. Bestetik, izena eman baina ez duenak pate hartu nahi irailaren 25era arte du epea dirua itzultzea eskatzeko. 35 euro balio du dortsalak eta lasterketa 12:30etan hasiko da. Gogoratu behar da sariak 14:30etan banatuko direla Denontzat taldearen lokal inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!