Hernanik taldeka lehenengo txapela irabazi du Donostian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 19a, 00:00
C.D. Hernani ordezkatu zuten pelotariak eta ordezkaria.

C.D. Hernani taldeko pelotariek denboraldiko lehen txapela irabazi zuten, lehen aldiz taldeka jokatzen zen Euskal Astea txapelketan irabaziz. Finala Donostiako Trinitate plazako frontoian jokatu zen eta 4-2 irabazi zioten Villabonako Behar zana taldeari. Alebinak eta jubenilak, hauek 22-21, galdu egin zuten, baina infantil, kadete eta nagusien bi mailetan hernaniarrak nagusi izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!